Lan-kontratudun Langileen Hitzarmen Bakarra gauzatzea EAOko Pentsioen Planarekiko.
Lan-kontratudun langileentzat Pentsioen Planera egiteko ekarpenak Hitzarmen Bakarreko funtzionarioen titulazio-taldeen eta talde profesionalen arteko antzekotasunen arabera zehazten dira. Antzekotasun horiek taldeetan sartzeko eskatutako titulazio-mailetan oinarritzen dira; II. Hitzarmen Bakarrean ez da aldaketarik egin horien gainean. Hala ere, Hitzarmen horretako zazpigarren xedapen gehigarrian ezartzen da 3. talde profesionalean iraungiko den Administrari Ofizialaren kategoriaren birsailkapena (5. Taldea); beraz, Taldeen artean ekarpenetan dauden aldeak ordaindu behar dira.
Gai horren inguruan sortutako kontu ezberdinen gainean ondorengoa erantzun behar da:
2005ean, behin-behineko modalitatean 6 hilabeterako kontrataturiko langileei atzerapenak ordaintzea; nahiz eta II. Hitzarmen Bakarra kontratua iraungi ondoren indarrean sartu, ondorio ekonomikoak, berariaz ezarritako salbuespenak kenduta, 2005. urteko urtarrilaren 1etik aurrera izango dira (2. Art.). Ez II. Hitzarmenean, ez hori aplikatzeko emandako instrukzioetan, ez da agertzen inolako salbuespenik postuak okupatutako egunari edo kontratuen iraupenari dagokienean; hortaz, atzerapenak ordaindu behar zaizkie kontratatutako guztiei, hots, iraupena II. Hitzarmen Bakarreko efektu ekonomikoen dataren barruan dutenei, kontratuak aldi baterakoak edo finkoak izan.
Hori dela-eta, lan-kontratudun langileei Pentsio Planerako dagokien ekarpenari dagokionez, Hitzarmen Bakarreko funtzionarioen titulazio-taldeen eta talde profesionalen arteko antzekotasunen arabera zehazten da; antzekotasunak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeko 22.3 artikuluan ezartzen dira (2006. urtea). Antzekotasunetan ez da aldaketarik gertatu.