Sustatzaileek egin beharreko ekarpenen inguruko irizpidea
  • Aldi Baterako Ezintasunen kasuan, Sustatzaileek egin beharreko ekarpenen inguruko irizpidea.
     

    Aldi Baterako Ezintasunaren egoeraren luzapen-denboraldian partaideen aldeko ekarpenak egiteko betebeharrari dagokionean, hots, aldi baterako ezintasunaren egoerarako gehienez ezarritako epea behin amaituta, eta Balorazio Taldeak dagokion ebazpenerako ezarritako luzapen-denboraldiaren barruan, EAOko Pentsio Planeko Kontrol Batzordeak irizpide hau erabiliko du:

    Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planeko Zehaztapenen 16.4a) artikuluan ondorengoa jasotzen da:

    "Ez da etenaldiko partaide izatera pasako gaixotasunaren edo aldi baterako ezintasunaren lizentziaren kasuetan". Alegia, Aldi Baterako Ezintasunaren aitorpenaren kasuan, ekarpenak egin behar dira. Hala eta guztiz ere, Aldi Baterako Ezintasunaren legezko epea amaitu eta ondoren Pentsioen Planera ekarpena egiteko betebeharra izatearen arazoa izan daiteke.

    Aldi Baterako Ezintasunaren arloan ezarritako ohiko iraupena nahiz luzapenak Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorreko Testu Bategineko 128 eta 133 arteko artikuluetan zehazten dira. Bertan honela agertzen da:

    * Istripuaren edo gaixotasunaren kasuan, arrazoia edozein izanda ere, denboraldia 12 hilabetekoa da eta beste 6 hilabetez luzatu ahal izango da, ikusten bada denbora horretan zehar langileari alta medikoa eman diezaieketela sendatu izanagatik.
    * Lanbide-gaixotasuna bidezko behaketa-denboraldietan, denboraldia 6 hilabetekoa izango da, beste 6 hilabetez luzatzeko aukerarekin, beharrezkoa ikusten bada gaixotasuna aztertzeko eta diagnostikoa egiteko.

    Era berean, legediak luzapen berezia ezartzen du:

    Aldi baterako ezintasunaren egoera amaitzen denean gehienez ezarritako denboraldia amaitzeagatik, hiru hilabeteko epean aztertuko da zein den ezinduaren egoera, ezindu iraunkor gisa dagokion maila kalifikatzearren. Ezintasuna kalifikatzeko aurreikusitako hiru hilabeteko epe horretan zehar ez da kotizatzeko betebeharrik izango, aldi baterako ezintasunaren 18 hilabeteko gehieneko epea behin agortuta. Hala ere, aldi baterako ezintasunaren egoeraren efektuak luzatuko dira harik eta ebaluaziorako eskumeneko organoak kalifikazioa eman arte.

    Ondorioz, ezintasun iragankorraren egoerarako adierazitako legezko gehieneko epea igarota, lan-harremanaren iraungipena emandako kasuan soilik, eten ahal izango da Sustatzaileak partaide horrentzat Pentsioen Planera ekarpena egiteko betebeharra; gainerako kasuetan, aldi baterako ezintasunaren gehieneko epea agortuta eta eskumeneko organoak kalifikazioa emateko ezarritako luzapen bereziaren barruan, partaidea kalifikazioa emateko duen aldi baterako ezintasunean aurkituko litzateke, eta, Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planeko Zehaztapenetako 16.4.a) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, partaide aktiboa litzateke, dagokion ekarpena egiteko eskubidearekin, maiatzaren 1ean Sustatzaileak baja eman ez badio eta lan-harremana iraungi ez bada.