GIZARTE-AURREIKUSPEN OSAGARRIA
Gizarte-aurreikuspen osagarriaren esparrua eta helburuak zeintzuk diren azaltzeko, gogoratu behar da 1995. urtean Toledoko Ituna sinatzeko lortutako adostasun sozial eta politiko garrantzitsua (parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztien adostasuna). Neurrien artean, gizarte-aurreikuspen osagarria jorratzea gomendatzen zuten, Konstituzioko 41. Artikuluan eratutako babes sozialaren eredua finkatzeko elementu gisa indartze aldera. Era berean, Europar Batasunaren 2003/41/CE zuzentarauan esaten da Enpleguko Pentsio Planak osagarri gero eta garrantzitsuagoak izango direla, Europako eredu soziala indartzeko funtsezko helburua lortzen lagunduaz.
Edonola ere, borondatezko gizarte-babesak, epe ertainera eta luzera aurreztera espezifikoki orientatzeaz gain, Gizarte Segurantzaren prestazioak osatzeko eta hobetzeko balio behar du, pentsioen sistema publikoaren printzipioa eta oinarriak betiere zainduaz, eta sistema osagarri horien helburua pentsio publikoak osatzea dela eta inoiz ez ordezkatzea berretsiaz.
Gizarte-aurreikuspen osagarria garatzeko bete behar diren helburuak (horiek gabe ezingo litzateke justifikatu gizarteak orohar sarrera fiskalak ukatzeko egiten duen ahalegin garrantzitsua) sistema horren izaera guztiz osagarria dute, pentsioen sistema publikoarekin alderatuta. Beraz, sistema osagarri moduan hartuta eta inola ere ez pentsio publikoaren ordezkari gisa, tarte esanguratsua dago gizarte-aurreikuspen osagarrien sistemak biztanleria langileen artean oro har sustatzeko, lan-jarduera utzi duten langileen ordezkapen-errenten funtsezko zati baitira eta izan behar baitute pentsio publikoek.
EAOren Enpleguko Pentsio Planaren helburua da aktiboko soldataren %100etik ahalik eta gertuen dagoen ordezkapen-tasa lortzea. Eta hor estaltzeko behar adina baino gehiagoko marjina egon badago, kontuan izanik sektorearen eremuan eta babes-erregimen ezberdinetan batez besteko pentsioa jarduneko soldataren %55etik %90era bitartekoa dela, titulazio-taldeen arabera. Asmo hori betetze aldera, tresnarik egokiena negoziazioa da eta konpromiso berriak hartzea Enpleguko Pentsio Planen bitartez, zerga aldetik sustatutako irudia baitira, eta negoziazio kolektiboaren edukiak aberasteko aukera ematen du, aldeentzako abantailak emanaz; gainera, interes orokorrekoak dira. Hain zuzen ere, aurrezpen likidoaren masak funtsezko osagarriak dira inbertsio produktiboa eta, beraz, enplegua eta aberastasun soziala sortzeko.
Gure ustez, ez dago kontraesanik gizarte-aurreikuspen osagarrien sistemen eta pentsio-sistema publiko osasungarria eta indartsua izatearen artean. Biak batera izan daitezke EBren 41. Artikuluko agindu konstituzionala betetzeko; hau da, batetik, premia-egoeran dauden herritarrei behar adinako prestazioak ematea, eta, bestetik, pentsio osagarriak, iristen diren bitarte osatzeko prestazio publikoak, eta pasiboko errentak ahal den neurrian gerturatzea norbanako bakoitzaren azken aktiboko errentara.
EAOko Pentsio Planen Partaidearen Bulegoa