Funciona Atarirako Abisua SARA Sarean, Interneten eta Mugikorretan
  • Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak jakinarazten dizu jarraian agertzen diren web orrietara nahiz horien barruko azpidomeinu eta direktorioetara sartzeko eta horiek erabiltzeko (aurrerantzean denei Ataria deituko zaie) edo horien bidez zerbitzuak eta edukiak lortu ahal izateko, Legezko Abisu honetan zehaztutako baldintzak bete behar direla, zerbitzu edo eduki horietara sartzeko Baldintza Orokor gehigarriak onartzea alde batera utzi gabe. Hona hemen aipatu web orriak: www.plandepensiones-age.es, www.fondedepensiones-age.es, www.funciona.gob.es  y www.funciona.es.


    Hori dela-eta, Legezko Abisu honetan zehaztutako baldintzekin ados ez bazaude, mesedez ez erabili Ataria; izan ere, Ataria bera edo bertan aurkitzen diren zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko, testu honetan jasotako legezko baldintzak onartu behar dituzu.


    plandepensiones-age.es, fondodepensiones-age.es, funciona.gob.es, funciona.es Internet domeinuak eta horien azpiko azpidomeinu guztiak Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioarenak dira (Maria de Molina 50, 28071 Madril).


    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa ez da arduratuko web orrian dauden erremintak eta informazioak erabiltzearekin sor daitezkeen kalteez, administrazio-prozeduren hasiera, garapena eta emaitzaren inguruko erabakiak hartzeari dagokionean. Erabaki horiek zentroetan, erakundeetan edo eskumeneko bulegoetan egiaztatu behar dira.


    Edonola ere, Web orri honetako informazioa eta edukiak ezingo dira alegatu Administrazio Publikoarekin kontraesankorrak diren prozesuetan, eta ez da inolako erantzukizunik hartuko eskumeneko Administrazioaren agiri inprimatuen eta orrialde honetako argitalpen elektronikoaren artean izan daitezkeen desadostasunengatik.


    Ezingo dira inola ere partzialki edo osorik erreproduzitu web honetako edukiak, jatorria aipatu edo baimena eskatu gabe.


    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak ez du erantzukizunik hartuko orrialde hauetan agertutako helbide elektroniko ezberdinetan emandako erantzunen inguruan, Departamentuarena berarena kenduta. Orrialde horietako postontzietan eskuratutako informazioa informatzeko besterik ez da, eta informazio horretatik ez da inola ere efektu juridiko loteslerik sortuko (208/1996 Errege Dekretua, 4 b art.).


    Atariaren diseinua eta iturri-kodeak nahiz bertan agertzen diren logoak, markak eta gainerako zeinu bereizleak Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioarenak edo erakunde kolaboratzaileenak dira, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideek babestuta aurkitzen dira.


    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak eskubidea izango du Atarian aldaketak egiteko, aldez aurretik abisatu gabe, Atariko edo haren diseinuko edukiak eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko helburuarekin. Atariak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak tarteka eguneratzen dira. Eduki horiek informazioa ematekoak besterik ez dira; beraz, egiaztatu datuak indarrean daudela eta zehatzak direla dagozkien administrazio-iturri ofizialetan.


    Web orrian sartzeak ez du esan nahi Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak birusik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ez dagoen kontrolatu behar duenik. Nolanahi ere, erabiltzaileak izan behar ditu behar bezalako erremintak programa informatiko kaltegarriak antzemateko eta desinfektatzeko.