• Funciona Atariaren helburuetariko bat da herritar guztiek erabiltzeko moduko ataria izatea, kontuan izan gabe desgaitasunen bat izatea edo Web orrietako edukietara sartzeko tresna-mota ezberdinen bat erabiltzea (testu-nabigatzaileak, pantaila-irakurgailuak, e.a.).

    Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Ministerioaren atariak garatzeko, erabilerraztasunaren inguruko UNE 139803:2004 arauan agertzen diren erabilerraztasun-gomendioak hartu dira kontuan. Hona hemen aipatu atariak: www.funciona.gob.eswww.funciona.es, www.plandepensiones-age.es  eta www.fondodepensiones-age.es. Arau horretan ezartzen dira dauden edukiek bete beharreko ezaugarriak, pertsona gehienek, desgaitasuna duten pertsonak eta adin aurreratukoak barne, erabili ahal ditzaten modu autonomoan edo beharrezko laguntza teknikoen bitartez.
    Horretarako, W3C-k ezarritako estandarren WAI 1.0 AA mailaren erabilerraztasun jarraibideak aplikatzen ari dira.

     

     Besteak beste, neurri hauek hartu dira:

    • informazioa aurkezteko CSS erabiltzea.
    • Ordezko testua irudietan.
    • Esteketan hiperestekaren helburuaren xehetasunak eskaintzen dira.
    • W3C-k ezarritako estandarrak erabiltzea.

    Ataria diseinatzeko formatu berdina erabili da edukien orrialde guztientzat (goiburua, menuaren ezkerraldea, edukien erdiko zona eta goiko menua). Horri esker, errazagoa da agirien egitura erabiltzen trebatzea, nabigatzeko laguntza teknikoak behar dituzten pertsonek erraz nabigatzeko moduan.

     

    Oharra: Adostasun-aitorpen honetan biltzen dira *.funciona.gob.es eta *.funciona.es domeinuen azpian aurkitzen diren orrialdeak; hortaz, kanpoan geratzen dira kanpoko estekek eramaten gaituzten orriak nahiz atarian hirugarren batzuek hornitutako beste edukiak.
    Funciona erabilerraztasuna hobetzen ahalegintzen da egunetik egunera. Zure iradokizunak bidal iezazkiguzu, ataria gero eta erabilerrazagoa izaten laguntze aldera.