Banako ekarpenak: partaideak Pentsio Planean bere borondatez sartu behar dituen zenbatekoak dira, partaidearen adinaren arabera gehienez ezarritako zenbatekoen barruan.
Onuraduna: prestazioak jasotzeko eskubidea duten pertsona fisikoak dira; berdin da partaideak izan ala ez.
Kontrol Batzordea: Pentsioen Planaren funtzionamendua eta gauzatzea gainbegiratzeaz arduratzen dena da. Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsio Planean Kontrol Batzordea 22 kidek osatzen dute; eta horiek zati berdinetan ordezkatzen dituzte Erakunde Sustatzaileak eta partaideak eta onuradunak.
Kontingentziak: partaidearen eskubideko prestazioak emateko egoerak dira. Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean, hauek dira planak estalitako kontingentziak: partaidearen edo onuradunaren erretiroa, ezintasuna edo heriotza.
Ekarpenak: Pentsioen planaren Sustatzaileek enplegatu partaideen alde jarritako zenbateko ekonomikoak dira. Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean egiazko ekarpenak izango dira (zenbatekoen arabera zehaztuak, kontuan hartuta antzinatasuna eta zein taldekoa izatea; Estatuko Aurrekontuen Legean ezartzen dira urtero) Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Funtsean Erakunde Sustatzaileek eskubidea duten partaideen alde urtero sartzen dituztenak.
Partaidearen eskubide kontsolidatuak: Pentsioen Planak aplikaturiko kapitalizazioaren finantza-erregimen aktuarialetik eta ekarpenetatik eratorritako eskubide ekonomikoak dira. Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean, ekarpena definituta duen plana izatean, eskubide kontsolidatuak izango dira dagokion Funtsean egokitutako kuotaren zatia; kuota hori zuzeneko ekarpenen edo Sustatzaileak egotzitakoen arabera zehazten da eta errekurtso inbertituek sortutako errendimenduak kontuan hartuta, sortutako gastuei eta galerei jarraiki, hala baldin badagokie.
Erakunde gordailuzaina: Pentsioen Funtseko balio higigarriak eta gainerako finantza-aktiboak zaintzeaz eta gordailutzeaz arduratzen den entitatea da. Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean erakunde gordailuzain gisa hautatu da Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.
Erakunde kudeatzailea: pentsioen funtsa administratzea egokitzen zaion erakundea da.
Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean erakunde kudeatzaile gisa hautatu da Gestion de Previsiones y Pensiones SA erakunde kudeatzailea.
Pentsioen funtsak: pentsioen planak betetzeko sortutako ondareak dira. Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Plana Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Funtsera atxikita dago (Erregistroan inskribatzeko dagoen izen berria).
Partaideak: pertsona fisikoak dira; pertsona horien intereserako sortuko da pentsioen plana. Ez da kontuan hartzen pertsona horiek berak ekarpenak egitea ala ez. Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean partaidea izango da Erakunde Sustatzaileetan zerbitzuak ematen dituen edozein enplegatu publiko, Espainiako legediaren mende dagoena eta erakunde horietan gutxienez bi urtez lanean ari dena.
Pentsioen Planak: plan horietan definitzen da pertsonek (planak haien alde eratuko dira) errentak edo kapitalak jasotzeko duten eskubidea honako arrazoi hauek medio: erretiroa, biziraupena, alarguntzea, zurztasuna edo ezintasuna; halaber, planetan definituko dira ekarpenak egiteko betebeharrak eta ondarearen eraketa eta funtzionamendu arauak. Planak borondatez eratzen dira, eta inola ere ez dituzte ordezkatuko Gizarte Segurantzaren planak; izaera pribatua dute eta plan horien osagarriak dira.
Enpleguaren pentsio-planak: sustatzailea edozein enpresa, elkarte, korporazio edo entitate duten pentsio-planak dira; kasu horretan, partaideak erakunde horietan lan egiten dutenak izango dira.
Prestazioak: pentsioen plan bateko onuradunen eskubide ekonomikoak dira, Planak estalitako kontingentzien emaitza bezala sortuak. Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean, prestazioen zenbatekoa zehazteko kontuan izango da partaidearen eskubide kontsolidatua edo onuradunak duen eskubide ekonomikoa prestazioak kobratzeko unean. Onuradunek prestazioak kobratzeko aukera izango dute hautatutako eran; hau da, kapital moduan, errenta gisa edo modu mistoan. Prestazioa sortuko duen kontingentzia gertatutakoan, onuradunak Erakunde Kudeatzailera joan behar du (BBVAren bulego-sareko edozein banku-bulego), eta beharrezko dokumentazioa eta informazioa aurkeztu, prestazioa zein modutan kobratu nahi duen adieraztearekin batera.
Sustatzailea: Pentsioen Plana sortzea bultzatzen duen edo plan horren moldaeran parte hartzen duen edozein enpresa, elkarte, entitate, korporazio,… Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean, Erakunde Sustatzaileak hauek izango dira: Ministerioak, haien Erakunde Autonomoak, Erakunde Kudeatzaileak eta Gizarte Segurantzaren zerbitzu orokorrak eta erakunde publiko jakin batzuk.
Likideziaren salbuespenezko suposizioak: Kontrol Batzordeak baimena eman ahal izango du partaideek beren eskubide kontsolidatuak eraginkor bihurtzeko gaixotasun larriaren edo iraupen luzeko langabeziaren kasuetan.