Pentsioen Planean kobra dezakeen zenbatekoa
  • Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planean kobra dezakeen zenbatekoa.


    Estatuko Administrazioaren Pentsio Planean kobratzeko zenbatekoaren inguruan, definituriko ekarpenaren modalitateko pentsioen plana, pentsioen planen eta funtsen arloan indarrean dagoen araudian ezartzen da partaide baten eskubide kontsolidatuak izango direla zuzeneko ekarpenetatik edo ekarpen egotzietatik eratorritako eskubide ekonomikoak eta baliabide inbertituek (lortutako errentagarritasuna) sortutako errentak, kontuan izanik Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planari atxikitako pentsioen funtseko ondare-baliabideak gauzatzen diren inbertsioen merkatuko prezioaren balorazioa. Kasu partikular bakoitzean, eskubide kontsolidatuen inguruko informazioa eskuratu ahal izango da Funciona atarian (aplikazio-eremuan sartutako enplegatu publikoak, sarbide-gakoa eskatutakoak) edo Erakunde Kudeatzailearen bitartez, BBVA Taldearen edozein banku-bulegotan informazioa eskatuta, edo Internet bidez, web orri elektroniko honetan: 'www.bbvapensiones.com' .

    Edozein informazio nahi izanez gero, BBVA Taldeak kontratu-konpromisoa du Estatuko Administrazio Orokorreko Pentsioen Planari buruzko informazio orokorra emateko; horretarako, IFZren bidez identifikatu behar da EAOko Pentsioen Planeko partaide edo onuradun gisa, banku-sareko edozein bulegotan. Horrez gain, informazio gehigarriak lortu ahal izango dira; hala nola, borondatezko ekarpenak egiteko aukera, onuradunak izendatzea, prestazioak eskatzea, helbide fiskalari buruzko datuak berariaz komunikatu ez diren kasuan, eskubide kontsolidatuen egungo egoeraren inguruko informazioa, ekarpenen eta eskubide kontsolidatuen hiru hileko egoera, daten arteko mugimenduen egoera edo eskubide kontsolidatuak mobilizatzeko eskaera edo ziurtagiri fiskala edo EAOko Pentsioen Planeko izatearen gaineko ziurtagiria eskuratzea, horrela nahi izanez gero. Gainera, EAOko Pentsioen Planeko partaideek eta onuradunek etengabe sartzeko aukera izango dute orrialde elektronikoaren bidez: 'www.bbvapensiones.com'.

    Age Call Center-ean (telefonoa: 902 24 00 60) Planaren Zehaztapenei buruko aholkularitzan eta informazioan espezializaturiko linea bat dago, eta bereziki espezializatua da honako gai hauen inguruan: borondatezko ekarpenak egitea, prestazioa kobratzeko beharrezko urratsak edota Pentsioen Funtseko inbertsioen gaineko informazio orokorra.